Prozesu penal eta zibil askotan eta zenbait hitzarmenetan, beharrezkoa da auziaren edo akordioaren xede diren ondasunak baloratzea.
Balorazio horiek hainbat prozesu motatarako egiten dira; hala nola, ondasunak banantzeko, jaraunspenak banatzeko eta irizpen eta peritazio judizialetarako.
Prozedura Zibilaren Legeak eta Prozedura Kriminaleko Legeak ondasunak baloratuko dituen peritu independentearen figura hartzen dute aintzat.
Peritu horiek, gaituta egoteaz gain, dagokion titulua izan behar dute.
Alderdiek izenda ditzakete perituak. Halaber, epaileek ere izenda ditzakete.
Arau horri berari gero eta ugariagoak diren prozesu judizialetan ere jarraitzen zaio, lan esparruari dagokionez.
LKS Tasaciones SAk, bere ibilbidean zehar, zerbitzuak eman ditu esparru horretan, eta inpartzialtasunak, zuzentasunak eta profesionaltasunak bereizi gaituzte beti.