|
Merkataritza balorazioak.
Enpresa baten balorazioa honela defini daiteke: "enpresaren ondarea osatzen duten elementuak eta haren jarduera, potentzialtasuna eta balora daitekeen edozein ezaugarri kuantifikatzeko helburua duen prozesua". Ez da ona balorazio metodo fidagarriak bilatzea; behar-beharrezkoa da ekonomia eta enpresa mailan oso prestakuntza osoa izatea, ageriko hutsegiteak egin nahi ez bada, bederen.
"Negozio baten berezko balioa zehaztu behar da, eta ez haren merkatu balioa, ezta haren prezioa ere". Esan daiteke balioa aukera bat dela eta prezioa, berriz, errealitate bat dela. Halaber, horrelako balorazio baten helburuak honako hauek izan daitezke:
A. Barne arrazoiak, enpresako kudeatzaileentzat, batez ere. Ez du barne garrantzirik, eta helburu hauek ditu, batik bat:
| |
Ondarearen egoeraren eta/edo bilakaeraren berri ematea.
Zuzendariek egindako kudeaketa egiaztatzea.
Dibidenduen politikak ezartzea.
Zorra jaulkitzeko aukera aztertzea.
Kapitalaren zabalkuntza edo barne berregituraketa.
Lege arrazoiak.
Jaraunspen eta ondorengotza kausak, besteak beste.
Zorpetzeko zer ahalmen dagoen jakitea.
Diruzkoak ez diren ekarpenak. |
B. Kanpo arrazoiak, enpresaren balioa egiaztatzeko edo hirugarrenen aurrean frogatzeko aukerak edo beharrak eragindakoak; hau da, enpresa transmititzea espero denean, mailegu bat eskatzen denean, fusioetarako, zatiketetarako, xurgapenetarako, pribatizaziorako, etab.
|