LKS  
Harremanetarako Bilatzailea Web Map
ondasunen eta eskubideen balorazioak
 
 

Balorazio askeak.

Eskatzaileak eskatuta egiten dira eta ez dute balio juridikorik ez legalik. Askotarikoak dira, zenbait xederen araberakoak, eta arbitraje adiskidetsuetan erabiltzen dira, auzitegietara jo beharrik gabe.

Balorazio horiek ez daude ezein arauren mendean, eta hortaz, ez dute eskakizun formalik bete behar; eskatzaileak eskatzen dituenak soilik bete behar ditu. Ez da beharrezkoa eskatutako informazioaren egoera juridikoa, fiskala edo legala egiaztatu beharrik, baina hala ere, beharrezko dokumentazioak zehatza izan eta behar bezala justifikatua egon behar du.

Hona hemen ohikoenetako batzuk:

A. Ondasun higiezinen balioei buruzko irizpenak, edozein merkataritza negoziazio (salmenta, hipoteka kreditua, sozietateetarako ekarpenak, etab.) egin baino lehen jabeek eskatutakoak.

B. Ondasun higiezinen balioaren aurretiko aurrekontuak, birgaitze azterketak eta eraispenak egiteko, etab.

C. Banaketa adiskidetsuetarako balorazio ez-legalak, banantzeetarako, jaraunspenak banatzeko, jabekidetzak banatzeko, negozio familiarrak desegin edo banatzeko, lursailak banatu edo trukatzeko, etab.


ANDALUCÍA   ARAGÓN  CANTABRIA  CATALUÑA  GALICIA  LA RIOJA  MADRID  NAVARRA  PAÍS VASCO  COSTA RICA  FRANCIA  MÉXICO