LKS Tasaciones Espainiako Bankuak tasazio elkarte gisa homologatuta dago, eta hortaz, edozein finantza erakundek haren tasazioak erabil ditzake, mailegu bat gauzatzerakoan.
Tasazio balioak kalkulatzeko eta gauzatzeko prozedurak Ekonomia Ministerioaren martxoaren 27ko ECO/805/2003 Aginduan (ondasun higiezinak eta zenbait eskubide zenbait finantza xedetarako baloratzeari buruzkoan) zehaztuta daude.
Ministerioaren agindu horretan xehatutako irizpideetan oinarrituta, LKS Tasaciones-ek higiezin mota ororen balorazioak egiten ditu; besteak beste, etxebizitza kolektiboak, etxebizitza familiabakarrak, merkataritza lokalak, industria nabeak, etxebizitza eraikinak, bulego eraikinak, etxebizitzen sustapenak eta industria pabilioien sustapenak baloratzen ditu, bai eta eraikin bereziak ere (ikastetxeak, hotelak, landa turismoko etxeak, etab.).