Balorazio katastralen helburua ondasun higiezin guztien balio katastrala lortzea da. Balio hori Zerga Administrazioak erabiltzen du, zergen likidazioan, edozein ondasun higiezinen erosketaren, jabetzaren edo transmisioaren zergak ezartzeko edo egiaztatzeko prozesuan.
Balio katastralak ezartzeko, Legeak xedatutako balorazio irizpideak hartzen dira aintzat. Metodologia hori balorazio masiboetan ondasun higiezinei dagozkien balioak lortzeko garatu da. Aplikazio moduaren ondorioz, balorazio orokor samarra lortzen da, eta hori dela eta, batzuetan, desadostasunak sortzen dira Zerga Administrazioak aintzat hartutako balioaren eta partikularrak aintzat hartutakoaren artean.
Arauetan ezarritako metodologian eta balorazio jakin bakoitzean erabil daitezkeen irizpide berezietan oinarrituta, LKS Tasaciones balorazioak egiteko gaituta dago. Horrenbestez, balorazio horiek metodologia katastral berean eta berariazko merkatu irizpideetan oinarrituta egiaztatu eta partikularrak eta Zerga Administrazioak aintzat hartutako balioen arteko desadostasunak konpontzeko erabil daitezke.