LLKS TASACIONES SAk desjabetze balorazioak egiten ditu, bai Etxe Sektorerako, bai Sektore Publikorako. Izenak berak adierazten duenez, balorazio mota horretan, desjabetutako pertsonei nahitaezko desjabetzean ondasunak eta eskubideak galtzeagatik ordaindu behar zaien prezioa kalkulatzen da, eta prezio horrek BIDEZKOA izan behar du. Balorazioak hirigintza legediaren peko prozeduretan zein desjabetze legediaren peko prozeduretan egin behar dira.
Edonola ere, ondasunen eta eskubideen balorazioak zehaztu baino lehen, balorazio data zehaztu eta itxaropenek izan dezaketen ondorioak aztertu behar dira, bai eta plusbalioak eta hobekuntzak baloratuko diren ala ez erabaki ere. Askotan, horrelako balorazioak balorazio kontraesankorrak dira, eta hortaz, metodoa eta balio lorpena justifikatzen dituen balorazio araua adierazi behar da, balorazio kontraesankorraren xedearen arabera (apirilaren 13ko 6/1998 Legea, ekainaren 25eko 1020/1993 Errege Dekretua, etab.).
1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko desjabetzeei buruzko legeak nahitaezko desjabetzeari ekin aurretik bete behar diren baldintza guztiak biltzen ditu. Behin nahitaezko desjabetzea eginda, Legearen 9. artikuluak eta aurrerakoek ezartzen dute zer prozeduraren bidez eros daitezkeen onura publikokotzat deklaratutako ondasunak, haien prezio justua adierazteaz gain.
Kalte ordaina (PREZIO JUSTUA) ezartzea da Desjabetzeei buruzko Legearen eta, beraz, desjabetze izaerako balorazioen arazo nagusia. Beharrezkoa da irizpide tradizionala —alegia, perituek egindako estimazioen arteko aldeak beste peritu estimazio batek motibatutako eta prestatutako erabaki baten mendean jartzea— azken baliabidetzat hartzea; hau da, elkarren arteko adostasuna lortzeko ezarritako gainerako prozedurek huts egiten dutenean jo behar da hartara.
Hortaz, 29. artikuluak hau dio:
Horrela egindako espedienteetako bakoitzean, administrazioak hau eskatuko die jabeei: desjabetzearen berri jaso eta hurrengo hogei eguneko epean, prezio orria aurkezteko eta, horretan, desjabetuko den objektuak haien ustez duen balioa zehazteko. Horrez gain, egokitzat jotzen dituzten alegazio guztiak egiteko aukera izango dute.
Balorazioak motibatua izan beharko du eta peritu batek abalatuta egon ahal izango da.