Aholkularitza lanak eskaintzen dizkiegu lurrak eskuarki eta etengabe desjabetu eta desjabetzeen ondorioz lortzen den ondarea kudeatzen duten organismo publikoei eta erakundeei (udal, aldundi eta autonomia gobernuei, besteak beste). Horrenbestez, zerbitzu homogeneo eta osoak ematen ditugu, desjabetzeen kudeaketaren arloan, betiere, zerbitzuok optimizatzearren.
Garatzen ditugun oinarrizko funtzioen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:
Mugaketa geografikoa eta zuinketa egitea.
Lursailak aztertzea eta zuzentzea.
Landako fitxak egitea.
Okupazioaren aurreko aktak egiteko prozesuen deialdiak egitea.
Okupazioaren aurreko aktak egitea.
Jabarien eta kargen erregistroko ziurtagirien izapideak egitea.
Dagokion Ogasunari afektazioen berri ematea, lurralde kontribuzioan isla dadin.
Mugaketak eta espedientearen ebaluazioaren ondoriozko beste landa eragiketa batzuk egitea.
Titularrek aurretiko aktetan egindako alegazioen eta haiei egindako ekarpenen berri ematea.
Okupazioaren aurreko gordailuak kalkulatzea eta kaltetuei ematea eta okupazio azkarrak eragindako kalteengatik ordaina ematea.
Okupazioaren aurreko gordailuak eta okupazio azkarrarengatiko ordainak ematen edo esleitzen laguntzea eta, beharrezkoa izanez gero, okupazio aktak egitea.
Deialdiak eta negoziazio adiskidetsuak egitea eta, dagokionean, balio orriak egiteko eskatzea.
Ondasunak baloratzea eta haiei dagokien aurrekontua egitea, eta prezio justuei buruzko negoziazio adiskidetsua egitea.
Administrazioaren balio orriak elkarren arteko adostasunik gabekok espedienteetan sartzea.
Kaltetuek balio orrietan formulatutako alegazioen berri ematea.
Elkarren arteko adostasuna prestatzea.
Prezio justua ordaintzen laguntzea.
Desjabetutako finkak Jabego Erregistroan inskribatzea.
Behar izanez gero, egokiak diren helegiteei laguntzea, Lurralde Desjabetzeko Epaimahaietan. |