Higiezinen sustapenak konplexu samarrak dira, eta hori dela eta, LKS Ingeniería moduko enpresak bereizten dituen profesionaltasuna, ezagutza, eskarmentua eta seriotasuna dituen kudeatzailea behar da.
Higiezinen Aholkularitza Sailetik, zerbitzu integrala ematen diegu etxebizitza kooperatibei, autosustapen prozesu osoan. Kudeaketa zerbitzu osoa eskaintzen dugu, hasieratik sor daitezkeen beharrei irtenbideak eta erantzunak emateko.
Gure abokatuek eskaintzen duten laguntzaren bidez, kooperatibak sortzen hartzen dugu parte, eta horren ondoren, honako lan hauek egiten ditugu, besteak beste: sozietatea administratu, jabeen eta erakunde publikoen aurrean ordezkatu, talde teknikoa kontratatu, obra zuzendu eta gremioak kontratatu. Horrez gain, gure profesional taldeek zuzenbide, kontularitza eta zerga arloko laguntza ematen dute, etengabe, prozesu osoan zehar. Prozesua etxebizitzak kideei esleitzean eta ematean amaitzen da